ITZULKETAK-ALDAKETAK
1. Produktu akastuna jasotzea
Guk bidalitako produkturen batek gorabeheraren bat izan badu, bidali haren argazki bat denda@huntza.eus helbidera, lehenbailehen irtenbide bat emateko. Produktuaren bidalketa artikulu akastuna jasotakoan egingo da. HUNTZAk bidalketa berriaren kostuak bere gain hartuko ditu.
2. Tamaina aldaketak
Arropa bada eta tamaina egokia ez bada, eskaera jaso eta 14 egun naturaleko epean egin dezakezu aldaketa, jantzia erabili ez bada.
Horretarako, jarri gurekin harremanetan denda@huntza.eus posta elektronikora idatziz.
3 Eskaera ezeztatzea:
Eskaera ezeztapena produktua bidali aurretik eginez gero, bezeroak ez du inolako gasturik izango. Eskaera bidali ondoren baliogabetzearen kasuan, bezeroa arduratuko da bidalketa-gastuez gain, eskaera bera itzultzeko gastuez ere.
4 Produktuaren itzulketa:
Itzulketa egin aurretik, denda@huntza.eus helbidera idatzi beharko duzu.
Arrazoia baldin bada produktua ez zaizula gustatu, produktuaren dirua itzuliko dizugu, baina bidalketa eta itzulketa kostuak eroslearen kontura izango dira.
Oharra: itzuliko den produktuak egoera onean egon behar du.